Igande polit pat gure aurrean, euria egingo zuela iruditu arren, eguzkia gurekin izan dugu goiz honetako auzolanean ;-)
Hamarretarako genuen hitzordua, ez goizegi, hala ere, gutako zenbait (nik behintzat), logure aurpegi geneukan; akaso aurreko gaueko afariko kafe huts horrek gau txarra pasa arazi gintuen? auskalo!
Beno, denok prest lan egiteko eta zein falta da etortzeko? Gure "langile" Xexpir, kaguen xox, 15 minutuko atzerapenarekin, ai ai ai.
Eta zein da gaurko plana? Ba printzipioz bakarrik ilarrentzako estruktura egitekoak ginen baina jende mordoxka etorri garela probestuz, ba beste eginbeharreko bati egin diogu, babak landatzeari. Beno, landatu eta lehendabiziko hauentzako lur zatia prestatu, hau da, belarrak kendu, gorotza bota, motoazada pasa, prestatu mendixkak eta babak landatu, lan bikaina !
Berandu egin zaigun arren, erabakitzen dugu Sagarzazura hurbiltzea ilarrentzako estruktura egiten bukatzeko, kañaberak gora, lotu eta sarea lotu. Oso lan dibertigarria da jende askoren artean baina ez hainbeste bat bakarrik egin behar duenean !!
Ze azkar pasatzen den denbora gustura zaudenean naturaz eta lagunez inguraturik. Noizko hurrengoa?
GUSTUKO LEKUAN ALDAPARIK EZ!!
Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil
Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude