GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Xixare baratza taldea > Batzarretako aktak - Actas asambleas > 2014-09-28 Iraileko akta Septiembre

2014-09-28 Iraileko akta Septiembre

    2014-09-28 Iraileko akta Septiembre
    - Xixare Baratze -

     

    Amuteko taldeak hartzen du akta (Endikak)

     

    1. Egindakoak // Trabajos realizados:

      Lurra landu eta azak jarri dira. Neguko letxugak lehenago etorri dira ez dakigu asko iraungo duten. Beraz neguko bi barazki mota horiek ongi emango diren ez daukagu ziurtatuta. Horri batzen badiogu azenorio gutxi jarri dugula, negu honetan, barazki horietatik gutxi izango dugu.

      Bestela, betiko lanekin aritu gara: Belarrak kendu, kanalak garbitu, desbroza egin...

      Babarrunei hostoa kendu zaie eta hazitarako landareei ere dedikatu zaie denbora.

    2. Eginbeharrekoak // Trabajos por realizar


      Belarrekin eta Desbrozarekin segitu beharra dago, hau da, betiko lanekin. Horrez gain, badirudi zenbait barazkiren lore gaiztotuak kendu behar direla. Eta kanalen kontuarekin, amuten oraindik baten bat garbitzeko geratzen da eta Sagarzazukoak egiteke daude.

    3. Azakien egoera // Situación de las coles

      Azaloreek gaixotasunen bat daukate, ez dakigu zein. Eraman dira lagin batzuk analisia egitera eta horretan ari dira. Analisiak bueltan etortzerakoan jakingo dugu zer duten.

    4. Errotaitzurra // Motoazada

      1600€ko errotaitzurra erosi da azkenean. Kalittekoa da eta bertako (Euskal Herrko) enpresa batek egindakoa. Erosi baino lehen dexente begiratu zaie zenbait aukerei eta honen alde egin da azkenean. Goldea pasatzeko, baserritarren bati eskatu eta ordaindu egingo zaio, errotaitzurrak ez baitu goldeare aukera ematen.

    5. Hendaiako aurkezpena // presentación de Hendaia:

      Ez da Hendaiako aurkezpena egingo. Antza ez da beharrezko ikusten.     

    6. Patata

      Patatekin izan ditugun guztiak direla eta, balorazio inkestan sartuko dira eta ikusiko dugu.

    7. Diru kontuak // Cuentas

      Mariabiren txostenak ikusi. Bestalde, Elortzak Hedaiako udalean zer laguntza izan dezakegun begiratuko du

    8. Bajak-Altak // Bajas/Altas

      4 pertsona daude itxaron zerrendan eta momentuz aldaketarik ez. Hendaiako euskararen astean ez dugu parte hartuko ez baita ikusten zer pintatzen dugun guk bertan. Bada bestela ere, Hendaian egingo den forum bat eta bertan bai, parte hartzeko asmoa badugu.

    9. Azpitaldeen ekarpenak // Aportaciones de los subgrupos

      • Hendaia: Urriak 5ean, alternatiba eguna egingoda Sokoan eta piperrak eta apioa eskatu dizkigute bazkari herrikoia     prestatzeko. Antolaketa arloko kexa eta kritikaren bat bada: Porruak gehiegi eta gaizki landatu dira, egin beharreko lanei buruz, ez daukagu informazio argirik... Ondo legke mapa bat izatea eta azalpenen bat lanak egiteko moduaren inguruan...
      • Irun: Udan auzolan gehiago egin beharko lirateke. Lurra uztekotan Arrokakoa utzi beharko genuke, urrun dagoelako (honi erantzunez, esan behar da lur hori, Arrokakoa, alternatiba ona dela beste lur guztiak ur azpian gertzen direnerako, baditu bere gauza onak ere). Planifikazioa ez da ona eta ondo legoke baratzeko antolaketa ikastaro bat egitea. Miguelek eginda dauzka horrelako ikastaroak, dena dela egin egin behar bada, Miguel egiteko prest dago.
      • Hondarribia: Negutegirako data jarri beharko litzateke. Negua gainera datorkigu eta ez dakigu ezer oraindik.
    10. Arrokako lurren egoera // Situación de tierras de Arroka

      Maritxuri esan zitzaion, lur horiek saltzekotan bazegoen, guk ez geniola oztoporik jarriko eta bertako proiektuari aurre egitekotan bazegoen gure laguntza izango zuela. Badirudi, ondoko beste lur jabeek egingo dutenaren zain dagoela, ikusteko berak zer jarrera hartzen duen. Horretaz guztiaz gain, ona litzateke bai Maritxurekin bai Laurarekin (Motoaitzurra zaharraren jabearekin) begirune gehiago izatea kexak izan baititugu Maritxuren partetik ez baitugu lurra behar bezain garbi mantentzen eta gainera gorabeheraren bat egon da bere sagar eta sagarrondoekin. Laurarekin berriz, detailetxoren bat izango bagenu...

    11. Negutegia // Invernadero

      Xespir eta biok horretan gaude. Zenbait faktore eman behar dira negutegia baratzera ekartzeko eta ea noiz eragin ahal ditugun (faktore horiek diot). Egingo dugu lasai.

    12. Amuteko jaiak // Fiestas Amute

      2. eskuko azokarako gauzak ekar daitezke jadanik, baita edariak (sagardoa) eta postreak ere, datorren igandean izango baita. Saski zozketa egingo dugu.

    13. Hendaiako Euskeraren hilabetea (2015eko martxoan) // Mes del Euskera de Hendaia (marzo 2015)

    14. Urteko Batzar Orokorraren antolaketa // Organización Asambea General

      Hurrengo batzar orokorra martxoan izango da, ordurako prest egongo da planifikazio-balorazio inkesta.

    15. Planifikazioa-Balorazio inkesta // Planificación-Encuensta valoración

      Miguel badabil inkestaren prestaketan eta aurreko puntuan esan bezala, prest izango du martxoko batzarrerako.

    16. Otros // Besteak

      Baratzeko bi langileei gehiago ordaintzeko proposamena dago. Hori aurrera ateratzeko, hilabeteko kuota 5€ igo beharko litzateke. Egia esan dagozkienak baino ordu gehiago sartzen dituzte baratzean eta hasieratik ez dugu kuotarik igo. Pentsatzen joan eta azpitaldeetan tratatu.

    17. Hurrengo auzolana // Próximo auzolan:

      Hurrengo auzolan-bilera, Urriak 26 eta betiko formatuarekin, 9:00-12:00 auzolana eta gero bilera.

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude