GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Xixare baratza taldea > Harreman-taldeak - Grupos afines

Harreman-taldeak - Grupos afines

     Xixare baratza taldeak kide diren beste taldeekin mantentzen ditugun lankidetza harremanak   
     Otros grupos afines con los que desde el grupo Xixare baratza mantenemos relaciones colaborativas 

     v   < 
     > 
    reference to undefined name 'dekiapi' Exception of type 'MindTouch.Deki.Script.Runtime.DekiScriptUndefinedNameException' was thrown. (click for details)

     

    Baratzak Bizirik mugimendua

    Hondarribian 2011ko apirilean Kostako lurren eta baratzen defentsan sortu zen herri-mugimendua gara:

    • Hasiera batean Hondarribiko Udalak proposatutako hirigintzako plan orokorraren aurrean iradokizun eta sinadura bilketarekin ekin genion.
    • Urte berean, kideek Hondarribiko 30 baserri inguru bisitatu eta egoera ezagutzeko inkesta informal moduko bat egin genuen, eta emaitzak bildu ondoren, udaletxeko alderdi politiko guztiak baserrien bizimoduaren egoera larriaz informatuak izan ziren, eta aldi berean baserritarren bertako merkatua indartzeko beharra plazaratu eta eskatu genuen.
    • Ondoren, batez ere Amute-Kostako auzoko eta aldi berean Hondarribi-Bidasoaldeko lurren eta baratzen zaintza defendatzen jarraitu dugu, bai Xixare baratza taldearekin auzolanean, eta baita ere bertako nekazarien beharrak ezagutu eta elkarlanean soluziobideak bilatuz eta ekinez.
    • Gaur egun (2013an) Hondarribian "pagina" bezala ezagutzen dugun auzolana berreskuratu eta bultzatu nahi dugu, gure lurrak zaindu eta aldi berean herritarren harremanak indartzeko, eta honekin batera auzotarrekin batera Udaletxe zein Aldundiari Kostako errekak garbitzeko eskaera bideratzen ari gara.

    Informazio gehiago eta harremanetarako:

    BasHerri taldeen sarea

    BasHerri Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako 2010ean sortutako Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako harreman-sarea da.

    Xixare baratza taldea Basherri sareko kidea izatea erabaki genuen 2013ko martxoan izan genuen urteko batzarrean.

    Informazio gehiago eta harremanetarako:

    Bidazi mugimendua

    Herritarren kontsumo arduratsua eta bertako ekoizpen ekologikoa bultzatzen duen taldea da, hasiera batean 2005ean Bidasoako Bortzirietako Beran lagunarte bezala sortu zen, 25 kidek diru-irabazirik gabeko elkartea eratu zuten, gaur egun 2013an, 15 familia aktibo inguru dira eta hiruhilero guztion artean erosketa arduratsu kolektiboak egiten dituzte, orain 2013an Bidasoaldeko beste herrietara hedatu nahi dute beraien aldarri eta ekimena.

    Informazio gehiago eta harremanetarako:

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude