Bazkaldu ondoren, bainujantzia eta toailak hartu eta autobusetan igo ginen arratsaldeko ekintzak gauzatzera joateko. Ikaskideak bi taldetan banatu ginen, bakoitza autobus batean muntatuz. Lehen taldeak bidai luzeagoa egin zuen ibaian gora, rafting egiteko asmotan. Bigarrena ordea, bide erdian gelditu zen "multiabentura" izenekoa egiteko.
Txalupetan montatu aurretik, 6-8ko taldeetan banatu ginen eta talde bakoitzari monitore bat egokitu zitzaigun.
Neoprenoak, txalekoak, kaskoak, eskarpinak...jantzi eta jarraian bakoitzak bere arrauna gainean zeramala, autobusean sartu eta ibilbidearen hasierara joan ginen.
Iristerakoan, bakoitzaren monitoreak azalpen azkar bat eman eta uretan murgildu ginen. Zortzi kilometroko jaitsierari ekin genion, ur- geldoko eta ur-lasterreko eremuak tartekatuz. Ur izoztuz blai bukatu genuen.
Hiru ekintza ezberdin egin genituen:
5eko taldeetan banatu eta bakoitzari ipar-orratz bat eman ziguten. Horren laguntzaz letra batzuk aurkitu behar genituen eta haiekin bururatzen zitzaigun hitz luzeena osatu behar genuen
Orientazioa bukatu ondoren, arku-tiroa praktikatu genuen. Azalpenaren ondoren, bakoitzak hiru tiro bota zituen.
Ekintzak burutu ondoren, aterpetxera bueltatu ginen eta bertan denbora librea pasa ondoren, afaltzeko ordua iritsi zen.
Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil
Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude