Bazkaldu ondoren, Saloutik denbora librea aprobetxatuz, hondartzara, dendetara, etab. joan ginen buelta bat ematera. Gehienak hondartzara joan ziren futbolean jolastera, eguzkia artzera eta beste batzuk bainatzera. Arratsaldeko 7etan gutxi-gorabehera hotelera bueltatu ginen, zortzi terdietan afaldu behar genuelako.
Buffet librea geneukan bazkaltzeko eta afaltzeko, baina gauza asko izan arren, ia gehienak berdina hartzen genuen jateko.
Buffet libreaz gozatu ondoren, ordu bat eta laurden gutxi-gorabehera geneukagun berriro denbora libre bezala eta ia guztiok Snoepy's diskotekara joateko prestatzen asi ginen erritmo lasai batean, 22:30etan diskotekara joateko geratu ginelako denok hoteleko atean. Iker, matematikako irakasleak diskotekan sarrerak hartzeko negoziatu ondoren, sarrerak hartzen asi eta diskoteka barrura joan ziren.
Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil
Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude