Eguerdian Salouera iritsi, eta maletak desegin genituen, eta dutxatu egin ginen.
Bazkaltzeko ordua zenez, lagun batzuk atera ginen kalera bazkaltzeko eta helatu batzuk hartu genituen azkenean.
Astearte arratsaldea aprobetxatu genuen buelta bat emateko,ingurunea ezagutzeko. Hondartzara joan ginen ia ikasle guztiok eta denda batzuk ikustera ere joan ginen.
Gauean, hotelera iritsi eta afaldu aurretik billera bat egin genuen ikasle guztiok irakasleekin, gaueetan egingo genuena adosteko. Azkenean, Snoopy's diskotekara joan ginela adostu genuen.
Billera eta gero, afaldu egin genuen, 20:30 aldera. Hori eta gero, logelara joan eta prestatu egin ginen diskotekara joateko.
Denok, sarreran elkartu ginen elkarrekin joateko.
Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil
Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude