GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Bidasoari jira 2013

    Aurtengo bidai-proposamena: Bidasoan barna murgiltzen

    Aurtengo oporretako asmoa dugu hau, beste herrialdeetatik ibili beharrean (aurreko urtean Balkanetako mendebaldetik bidaiatu genuen), aurten etxetik motxilaz irten eta gure Bidasoa ibaiaren inguruan barna oinez jira edo buelta bat ematea dugu ideia, herriak ezagutu eta naturaz disfrutatzea aitzaki, diru-kostua eta erabilitako erregaien kutsadura murrizteaz gain, Bidasoako lurraldeak hobe ezagutu eta aldi berean muga politiko-administratiboak gainditzearen bizi-esperientziaz disfrutatuko dugu ;)

    Ibilbidea diseinatzen

    Ibilbidea osatzeko bi proposamen erabiliko ditugu, batetik Bidasoako Bide Berdea "Tren txikito" delakoa, eta bestetik Bidasoako Kontrabandisten ibilbidea. Tren txikitoren ibilbidea samurra da, beraz oso egokia ibiltzen hasi eta oinak-zangoak moldatzeko, eta bestetik bitarteko herriak bisitatzen joateko aukera ere ematen digute. Kontrabandisten ibilbidea berriz mendi aldetik doanez, baso, baserri eta mendi aldeko herrixkak ezagutu eta naturaz disfrutatzeko aukera.

    Ibilbidearen etapak

    Lehenengo egunetan, Tren txikitoren bide lauari ekingo diogu:

    1. etapa: Irun - Bera - Lesaka
    • Ibilbide aukerak
      • Ibaikoa: Irundik Berara, Endarlatsatik pasata, ibai ondotik
      • Mendikoa: Irundik Berara, Erlaitz mendia eta Endara auzoa zeharkatuz
        • Irun - San Martzial - Erlaitz - Endara - Zalain - Bera - Lesaka
    • Egiteko edo bisitatzeko aukerak
    • Aterpetxeak
    2. etapa: Lesaka - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe
    • Ibilbide aukerak
      • Ibaikoa: Igantzitik ibaira jeitsi, eta Tren txikitotik jarraitu
      • Mendikoa: Igantzitik Sunbillara, Arantzatik pasata
    • Egiteko edo bisitatzeko aukerak
    • Aterpetxeak
    3. etapa: Doneztebe - Oronoz-Mugairi - Irurita - Lekaroz - Elizondo
    4. etapa: Elizondo - Bozate - Erratzu
    • Ibilbide aukerak
      • Erratzura, Amaiurretik pasa ondoren joatea
    • Egiteko edo bisitatzeko aukerak
    • Ohar: agian hemen 2 egun egitea merezi du, Amaiur lasaiago bisitatu eta Xorroxinen atsedena hartuz indarberritzeko ;)
    • Aterpetxeak:

    Hemendik aurrera mendi ibilaldiarekin hasiko gera, Kontrabandisten ibilbideaan oinarrituz, baina aldaketa proposamenekin ere

    5. etapa: Erratzu - Gorramendi - Alkaxuri - Aritzakun
    • Ibilbide aukerak
      • Eguraldi eta indarren arabera kontrabandisten ibilbidea jarrai daiteke, Erratzu eta Etxalarren arteko etapa eginaz
    • Egiteko edo bisitatzeko aukerak
      • Gorramendi: EEBBko base-militarraren hondarrak. Aurten, inguruan, erakusketa bat ikusteko aukera
      • Aritzakun: errekan bainutxoa eman
    • Aterpetxeak
    6. etapa: Aritzakun - Itsusi arroilak - Zugarramurdi
    • Ibilbide aukerak
      • Eguraldi eta indarren arabera, Baztango Aritzakunetik Etxalarreraino joan daiteke, baina Zugarramurditik pasatu gabe
    • Egiteko edo bisitatzeko aukerak
    • Aterpetxeak: Graxiana aterpea
    7. etapa: Zugarramurdi - Etxalar
    • Ibilbide aukerak
      • Zugarramurditik Etxalarrera Atxuria menditik
    • Egiteko edo bisitatzeko aukerak
    • Aterpetxeak
    8. etapa: Etxalar - Larrun - Ibardin - Biriatu - Pausu-Behobia - Hendaia - Hondarribia
    • Ibilbide aukerak
      • Kontrabandisten ibilbideko azken etapa jarraitu
    • Egiteko edo bisitatzeko aukerak
    • Aterpetxeak

    Informazio erabilgarri gehiago

    Ibilbidea mapan

    Bidasoa-Jira-Mapa-300-Ibilbidea.jpeg

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude